Gizartea -

GERTAKARIA

29 urteko mendizale bat hil da Orhi mendian

Zantzu guztien arabera, elurretan irrist egin eta 200 metrotik erori zen. Igandeaz geroztik zegoen desagertuta, eta astelehen goizean aurkitu zuten jendarmeek haren gorpua.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

29 urteko mendizale baten gorpua aurkitu dute jendarmeek astelehen honetan Orhi mendian (Zuberoa). Itxura guztien arabera gazteak elur izoztuaren gainean labain egin zuen eta, ondorioz, 200 metro behera erori zen. Iganden salatu zuen haren familiak desagerpena.

Oloroeko baseko jendarmeek astelehen goizean aurkitu zuten mendizalearen gorpua elurraren azpian lurperatuta, baina asteartean eman zuten heriotzaren berri eman.

Igandeaz geroztik falta zen gizona. Larraindik atera zen txangoa egitera, eta ez zen itzuli. Hildakoaren familiak igande gauean deitu zuen laguntza eske, gaztea falta zela eta.

Poliziak berehala abiatu zituen erreskate lanak. Helikopeteroz ere ibili ziren haren bila, eta, azkenean, astelehen goizean aurkitu zuten gaztearen gorpua mendiaren beheko aldean. Ikerketa abiatu dute, baina, lehen zantzuen arabera, elur izoztuaren gainean irristatu zen mendizalea, eta 200 metrotik behera erori zen.

Gertakari honen ondotik jendarmeek eskatu dute mendian kontu handiz ibiltzeko; izan ere, elur eta euri asko egin duenez, toki asko izoztuta daude eta labainkorrak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea berriak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Zuberoa albisteak Mendiko istripuak Mendi albisteak gaur