Gizartea -

Ezbeharra

Gizon bat hil da Errenterian, auto baten eta kamioi baten artean izan den trafiko istripuan

GI-636 itxita dago, bi noranzkoetan, eta auto ilara luzeak daude puntu horretan.

Errenterian auto eta kamioi baten artean izandako istripua
Errenterian auto eta kamioi baten artean izandako istripua
Gizon bat hil da Errenteriako saihesbidean izandako istripu batean

0:42

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da astelehen honetan GI-636 errepidean, Lezon (Gipuzkoa), Errenteriako saihesbidean, izandako zirkulazio-istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Gipuzkoako suhiltzaileek jakinarazi dutenez.

Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, GI-636 errepidean. Kamioi batek eta auto batek aurrez aurre talka egin dute, eta su hartu du.

Hildako gizona autoan zihoan, eta kamioiaren gidariak zauri arinak izan ditu.

Errepidea itxita dago, eta Ertzaintza istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.

 

Abenduaren 3an bi gazte hil eta beste bi zauritu ziren tarte berean gertatu da ezbeharra.

Gaurko heriotzarekin, dagoeneko sei pertsona hil dira Gipuzkoako errepideetan abenduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Errenteria Albisteak Lezo albisteak Trafiko istripuen biktimak