Gizartea -

SALEROSKETA

Loiolako kuarteletako lursaila salerosteko akordioa sinatu dute

1.500-1.700 etxebizitza egitea aurreikusten du Donostiako Udalak. Hemendik lau urtera hasiko dira obrak, orduan amaituko baita militarrak Hipikara lekualdatzeko epea.

Akordioa Madrilen sinatu dute. Argazkia: Donostiako Udala.
Akordioa Madrilen sinatu dute. Argazkia: Donostiako Udala.
Eneko Goia: ''Gaur eman dugun pausoa Donostiarentzat historikoa da''

0:41

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak eta Espainiako Defentsa Ministerioak Loiolako kuartelen salerosketa gauzatuko duen akordioa sinatu dute astelehen honetan Madrilen.

Eneko Goia Donostiako alkateak eta Nekane Arzallus Hirigintza Iraunkorreko zinegotziak akordioa sinatu dute. Sinadura Defentsa Ministerioaren egoitzan egin dute, eta bertan Maria Amparo Valcarce Defentsako Estatu idazkariak egin die harrera, Espainiako Gobernuak akordioa sinatu baitu.

"Hiriarentzat sinadura historikoa egin dugu", adierazi du Goiak bileraren amaieran, eta nabarmendu du "udal korporazio askoren ametsa gaur egi bihurtzen hasi dela". "Akordio honi esker egun erabilera militarrera bideratuta dagoen eremua hiriaren erabilera publikorako eremu bihurtuko da" gaineratu du.

Akordioa Madrilen sinatu dute. Argazkia: Donostiako Udala.

Bestalde, Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak nabarmendu duenez, akordioa "historikoa" da Donostiarentzat, eta "etxebizitzaren inguruko politika sozialak ahalbidetzeko defentsaren apustu politikoa" da.

Salerosketa horri esker, 17,5 hektareako lursaila eskuratuko du Donostiako Udalak. Bertan, 1.500- 1.700 etxebizitza eta ekipamendu zein berdegune berriak eraikitzea aurreikusten du Udalak.

73,3 milioi euro kostatuko zaio operazioa Udalari. Sinadura egunean bertan, 5 milio euro oraindu dizkio Donostiako Udalak Espainiako Ogasun Ministeriori, eta gainontzekoa, hemendik 6 hilabetera, notario aurrean, jabetza aldaketa sinatzen denean.

Hiru urte iraun dituen negoziazio prozesu luzearen emaitza da salerosketa hau, baina obrak hasteko oraindik ere itxaron egin beharko da. Urumea ibaiaren bestaldean dagoen gunera, Hipikara, mugituko dira militarrak (lursail hori ere Armadarena da) eta lau urteko epea dute horretarako.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostia Albisteak Gipuzkoa Eneko Goia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainiako Gobernua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Loiola auzoa albisteak