Gizartea -

ZIENTZIA

Gizentasunaren aurkako botikak, urteko aurrerapen zientifiko garrantzitsuena 'Science' aldizkariaren arabera

2023an hainbat saiakuntza klinikok erakutsi dute argaltzeko ez ezik, bihotzeko gutxiegitasuna, bihotzekoa edo iktusa izateko arriskua gutxitzeko balio duela.

Gizentasuna. Egile eskubiderik gabeko irudia
Gizentasuna
Gizentasuna. Egile eskubiderik gabeko irudia

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Science aldizkariak gizentasunaren aurkako botikak aukeratu ditu urteko mugarri zientifiko gisa. Guztira, hamar aurrerapen zientifiko garrantzitsu aukeratu ditu, 2023. urtea markatu dutenak. "Gizentasunak bere neurriko zapata aurkitu du" izenburupean argitaratutako artikuluan, obesitateari aurre egiteko gehien saltzen diren botikak beste gaixotasun batzuei aurre egiteko erabiltzen hasi direla nabarmendu du. 

GLP-1 taldeko botikak duela 20 urte inguru garatu ziren diabetesari aurre egiteko, baina obesitateari aurre egiteko ere eraginkorrak direla egiaztatu dute.

Aurten, hainbat saiakuntza klinikok erakutsi dute pisua galtzeko ez ezik, bihotzeko gutxiegitasuna, bihotzekoa edo iktusa izateko arriskua gutxitzeko balio duela.

Halaber, alzheimerra edo parkinson gaitzak dituzten gaixoekin probak egiten hasi dira, botika horiek neurri batean garuneko hanturari aurre egiteko baliagarriak direla egiaztatu dutelako.

Hala ere, sendagai orok bezala, aipaturiko botika horiek albo ondorioak dituzte, tartean, hesteetako arazoak edo pankreatitisa.

Bestalde, ez dago argi horiek modu mugagabean hartzeak zer ondorio dituen. Horrez gain, osasun alorrean kezka zabaldu da gizentasuna edo diabetesa ez duten pertsonak pisua galtzeko erabiltzen ari direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Zientzia berriak Osasunari buruzko albisteak Zientziaren hedapena zuzenean Elikadura osasungarria albisteak Elikadura osasungarriari buruzko albisteak