Gizartea -

Gabonak

Almejak, bisigua, aza gorria eta indioilarra, gabonetako otzaran gehien garestitu diren produktuak

Kontrara, lupia eta legatza (% -13), otarrainxkak (% -12), pularda (% -7), ostrak (% -5), granada (% -5) eta angulak (% -1) dira gehien merkatu direnak.

Itsaskia, salgai. Argazkia: EFE
Itsaskia, salgai
Itsaskia, salgai. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Almejak, bisigua, aza gorria, indioilarra eta txahal biribilkia dira Gabon festetara begira gehien garestitu diren produktuak. Aldiz, lupia eta legatza, otarrainxkak, pularda, ostrak, granada eta angulak dira gehien merkatu direnak, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteak egindako lehen azterketaren arabera.

Zehazki, txirlak izan dute prezio igoera nabarmenena (% 23), bisiguaren (% 11), aza gorriaren (% 7), indioilarraren (% 6), txahal biribilkiaren (% 5), ananaren (% 1) eta lanpernen (% 1) aurretik.

Esan bezala, lupia eta legatza merkatu dira gehien (% -13), otarrainxken (% -12), pulardaren (% -7), ostren (% -5), granadaren (% -5) eta angulen (% -1) aurretik.  Bestalde, soilik bi produktuk dute iazko prezio berbera: urdaiazpiko iberikoak eta arkumeak.

Guztira, hiru azterketa egingo ditu kontsumitzaileen elkarteak, eta lehenengo honen ondorio nagusia da aurten orokorrean prezioak bere horretan geratu direla, batez beste, nahiz eta 2021eko salneurriekin alderatuta % 8ko igoera izan duten, eta 2022koekin erkatuta % 5,2koa.

Gauzak horrela, kontsumitzaileen elkarteak ohartarazi du salneurriak "maximoetan" daudela, eta, hortaz, azken urteetako gabon otordu "garestienetakoak" izango direla aurtengoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
KPI Gabonak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa Elikagaiak gaur albisteak Supermerkatuak