Gizartea -

ISTRIPUA

20 eta 22 urteko bi gizonezko hil dira Lezon izan den auto-istripu batean

Ezbeharra goizaldean izan da, GI-636 errepidean. Bi autok elkar jo dute, eta bost pertsona ospitalera eraman dituzte zaurituta. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Ezbeharra GI-636 errepidean izan da. Argazkia: EITB Media
Ezbeharra GI-636 errepidean izan da. Argazkia: EITB Media
Bi lagun hil eta bost zauritu dira Lezon, bi autoren arteko trafiko-istripu batean

0:28

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona hil eta bost zauritu dira Lezon izan den auto-istripu batean. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, bi autok talka egin dute goizaldean GI-636 errepidean.

Ezbeharra 03:45ean izan da. Bidaiarietako batzuk harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Horietako bik zauri larriak zituzten, eta bertan hil dira. Gainerakoak Donostia Ospitalera eta Bidasoko Ospitalera eraman dituzte.

Hildakoak 20 eta 22 urteko bi gizonezko dira, eta Ford Orion batean zihoazen. Gidaria Lezoko 22 urteko gizonezko bat da eta Pasai Antxoko 20 urtekoa kopilotuaren aldean zihoan. Auto horretan zihoazen beste bi gazteak zauritu egin dira, eta horietako bat egoera kritikoan dago. Frantziako matrikula zuen auto batekin egin dute talka.

Errepidea hainbat orduz itxita egon ostean, eguerdian ireki dute. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Errenteria Albisteak