Gizartea -

ISTRIPUA

Sei pertsona zauritu dira, gutxienez bat larri, N-1ean Andoainen izandako istripu batean

Furgoneta batek istripua izan du 20:15 inguruan, eta errepidean iraulita gelditu da, Gasteizko noranzkoan; ondorioz, errepidea itxi behar izan dute, ia 23:00ak arte. Sei kilometrorainoko ilarak sortu dira.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istripua izan da N-1ean Andoain parean, Gasteizko noranzkoan, eta sei pertsona zauritu dira. Horietako bat larri eraman dute erietxera. 

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, furgoneta batek istripua izan du 20:15 inguruan, eta gidaria larri zauritu da. Ez dute gainerako zaurituen egoeraren berri.

Ibilgailua errepidean iraulita gelditu da, trafikoa oztopatuz, eta Gasteizerako bi erreiak itxi behar izan dituzte, ia 23:00ak arte; ondorioz, auto-ilarak sortu dira. 22:00etan, sei kilometrorainoko ilarak zeuden.

Behin errepidea irekita, egoera normaltasunera itzuli da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Gizartea bideoak Eguneko albisteak Andoain argazkiak Gaurko azken ordukoa Madril-Irun errepidea