Gizartea -
Bilbo
Bilboko Moma dantzalekuko bi atezain atxilotu dituzte lesio larriak egitea leporatuta
Igandean, lau salaketa jarri zituzten lesioengatik lokalaren atarian borroka jendetsua izan ostean.
eitb media
Bilboko Moma dantzalekuko bi atezain atxilotu dituzte lesio larriak eta desordena publikoak egitea egotzita, aurreko igande goizaldean lokalaren atarian izan zen borroka jendetsuan parte hartzeagatik.
Bizkaiko hiriburuko Udaltzaingoak jakitera eman duenez, biktimen lesio agiriak, atezainen deklarazioak eta irudiak aztertu ostean, agenteek atezainetako bi atxilotu dituzte.
Gainera, bost pertsona gehiago ikertzen ari dira, guztiak akusazio beragatik: lesio larriak eta desordena publikoak.
Lau pertsonak aurkeztu zuten salaketa atezainen kontra, lesioak egotzita. Salaketetako bi Ertzaintzaren aurrean jarri zituzten, eta beste biak, Udaltzaingoarenean.
Gertakariak igandeko 06:00etan jazo ziren, Rodriguez Arias kalean, Moma dantzalekuaren kanpoaldean.