Gizartea -
GERTAKARIA
Helikoptero bat erori da Madrilen, M-40 errepidean
Handik gertu, IFEMAn, izan den abiazio azoka batean parte hartzen ari zen helikopteroa da erori dena, eta zaurituta atera dituzte bi bidaiariak.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Helikoptero bat erori da gaur goizean Madril inguratzen duen M-40 errepidean oraindik argitzeke dauden arrazoiak medio. Ibilgialuak zihoazen bi bidaiariak zaritu egin dira, bat garezurgaruneko traumatismoarekin eta bestea femurra hautsita. Gainera, errepidean zihoan gidari batek zauri arinak izan ditu.
Guardia Zibileko eta larrialdi zerbitzuetako iturrien arabera, ezbeharra 10:20 aldera izan da, IFEMAtik gertu, eta helikopteroa bi noranzkoen erdibitzaileak jausi da. European Rotors abiazio azoka izan da egunotan bertan, eta bertako erakusketan zegoen helikoptero bat da erori dena.
Suhiltzaileak eta Babes Zibila bertaratu dira, eta helikopteroko bidaiarietako bat bere kasa atera bada ere, bestea atera egin behar izan dute.