Gizartea -

San Frantzisko auzoa

Bilbon gazte bati eraso egin eta leihotik botatzeagatik atxilotutako lau lagunetatik hiru, espetxera

20, 19 eta 18 urteko hiru gazte espetxeratu dituzte. Gertakarietan inplikatutako laugarren bat, 17 urtekoa, adingabeen zentro batera eraman dute.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20, 19 eta 18 urteko hiru gazte atxilotu zituzten asteazkenean, Bilbon, etxebizitza batean indarrez sartzeagatik eta bertan bizi zen gazte bati erasotzeagatik, bizilekua bortxatzea eta hilketa saiakera egotzita. Sei metroko altueratik leihotik bota zuten gaztea. Gaur gauean espetxeratu dituzte, epailearen aginduz. Gertakarietan inplikatutako laugarren bat, 17 urtekoa, adingabeen zentro batera eraman dute.

Antza denez, atxilotuak indarrez sartu ziren etxe batera eta bertan bizi zen gazte bati eraso egin zioten. Ondoren, leiho batetik bota zuten, 6 metroko altueratik, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

19:30 aldera, Ertzaintzak abisua jaso zuen, Bizkaiko hiriburuko San Frantzisko auzoko etxebizitza batean iskanbila izaten ari zela ohartarazteko.

Ertzainak iritsi zirenean, une horretan ataritik irteten ari ziren bi gazte identifikatu zituzten. Haietako batek odol-hondarrak ziruditenak zituen soinean.

Ondoren, ertzainak bigarren solairuko etxebizitza batera joan ziren. Atea irekita zegoen, eta beste bi gizon identifikatu zituzten.

Biktima kalean zegoen, hainbat lesio zituela, kolpeen, ubelduen eta hanka batean arma zuriarekin egindako zauri baten ondorioz. Anbulantzian eraman zuten ospitalera, eta behaketan dago.

Lehen ikerketen arabera, etxebizitzan bizi ez diren lau gazteak indarrez sartu ziren, eta logeletako bateko bizilagunari erasotzen hasi ziren.

Gero, erasotzaileetako bik, antza denez, biktimari heldu zioten eta leihotik bota zuten kalera, 6 metroko altueratik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gazteak albisteak