Gizartea -

Guardia Zibilaren operazioa

Faltsututako salgaiak merkaturatzen zituen talde kriminal bat desegin dute Bizkaian

Bederatzi pertsona atxilotu eta bost miaketa egin dituzte Sestaon. Batez ere Txinatik etorritako kirol-ekipazioak, lurringintzako eta kosmetikako produktuak eta bestelako ehun-gaiak konfiskatu dituzte.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak talde kriminal bat desegin du Bizkaian, "Ablegatio" operazioaren barruan, batez ere Txinatik zetorren faltsututako salgaiak merkaturatzen zituena.

Guardia Zibilak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez, orain arte kirol-ekipazio ugari atzeman dituzte, batez ere futbol-klubetakoa, lurringintzako eta kosmetikako produktuak eta bestelako ehun-gaiak.

Guztira bederatzi pertsona atxilotu eta beste bi ikertu dituzte, eta bost miaketa egin dituzte Sestaon.

Barakaldoko Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiak zuzendutako ikerketa zabalik dago oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Merkataritza