Gizartea -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Hezkuntza Legea azken txanpan, "Artikotik Kantaurira" berezia eta azaroko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 29, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Hezkuntza Legea azken txanpan: Hezkuntza Legearen proiektua batzorde parlamentarioan onartuko dute gaur, 15:30etik aurrera. Abenduaren 21ean behin betiko onartu aurreko azken urratsa da gaurkoa. EH Bilduk iragarri du aurka bozkatuko duela.
-"Artikotik Kantaurira" berezia: Antxoaren, txitxarroaren eta hegaluzearen ugaltze zikloak aldatu egin dira, berotze globalaren ondorioz. Kantauri itsasoan klima aldaketak izandako eraginak ertz anitz ditu: arrantza kanpaina aurreratzen ari da, eta iparralderago arrantzatzen dute arrantzaleek. Gainera, Kantauriko uretan ezohikoak diren espezieak ikusten ari dira, limoi arraina esaterako, eta sardina kopurua gero eta murritzagoa da.
-Azaroko KPIa: Estatistika Institutu Nazionalak azaroko KPIaren (kontsumoko prezioen indizea) azaroko datua jakinaraziko du.