Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: "Artikotik Kantaurira" berezia, su-etenaren luzapena Gazan eta Herri Urrats 2024

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

"Artikotik Kantaurira" berezia
"Artikotik Kantaurira" berezia
"Artikotik Kantaurira" berezia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 28, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-"Artikotik Kantaurira" berezia: Artikoan gertatzen dena ez da Artikoan geratzen. Ozeano Artikoan, munduko beste latitudeetan baino azkarrago aldatzen ari da klima, eta itsaslasterretan eta izotzetan izaten ari diren aldaketek eragina dute Lurreko beste tokietan.

-Su-etenaren luzapena Gazan: Qatarreko agintariek astelehen honetan iragarri dutenez, Israelek eta Hamas Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduak akordioa itxi dute Gazako Zerrendan su-etena beste bi egunez luzatzeko. Majed al Ansari Qatarreko Atzerri Ministerioko bozeramaileak adierazi duenez, "negoziazioaren zati gisa, su-eten humanitarioa beste bi egunez luzatzeko akordioa lortu da" Gazan, X Twitterren bidez zabaldutako mezu baten arabera.

-Herri Urrats 2024 aurkezpena: 2024ko maiatzaren 12an ospatuko dute Senpereko lakuan Herri Urrats 2024. Edizio berri horren aurkezpena gaur bertan egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Iparraldeko ikastolen jaia 2024 Munduko azken orduko albisteak Iparraldea bideoak Alerta meteorologikoak albisteak Baionako albisteak Maule bideoak Donibane Garazi albisteak Gazako Zerrenda Eguraldia Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Israel albisteak azken ordukoa Zer gertatzen ari da gaur Palestinan? Zuberoa albisteak Lapurdiko berriak Nafarroa Behereko azken ordukoa Larrialdi klimatikoa albisteak Euskadiko kostaldea albisteak Kutsadura gaur Hamas gaur