Gizartea -
Bilbo
Lesioak egotzita Bilboko diskoteka bateko atezainen kontra lau salaketa aurkeztu dituzte, borroka baten ostean
Liskarrak igandeko 06:00ak aldera jazo ziren Rodriguez Arias kalean, Moma dantzalekuaren kanpoaldean. Gazte batzuk elkar joka ari zirela eta, segurtasun langileek esku hartu zuten. Oraingoz ez dute inor atxilotu.
EITB Media
Lau pertsonak salaketa aurkeztu dute Bilboko dantzaleku bateko atezainen kontra, lesioak egotzita, Bilboko Udaltzaingoak jakinarazi duenez.
Salaketetako bi Ertzaintzan aurkeztu dituzte, eta beste biak, Udaltzaingoan. Oraingoz ez dute inor atxilotu.
Gertakariak igandeko 06:00etan jazo ziren Rodriguez Arias kalean, Moma dantzalekuaren kanpoaldean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera. Antza, gazte batzuk elkar jotzen ari zirela eta, dantzalekuko segurtasun langileak borroka geldiarazten saiatu ziren.
Bilboko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Hasieran batean, gazteetako bat larri zauritu eta ospitalean zegoela jakinarazi bada ere, azken datu hori gezurtatu du Bilboko Udaltzaingoak.