Gizartea -

Zaballa

Preso bat hilik aurkitu dute Zaballako espetxeko bere ziegan

Salhaketa elkartearen arabera, jatorri hegoamerikarrekoa zen gizonezkoa, 47 urte zituen eta urkatuta hil da. Elkarteak esan duenez, egunak zeramatzan gaizki.

Zaballako espetxea. EITB Media.
Zaballako espetxea. EITB Media.
Zaballako espetxea. EITB Media.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Preso bat hilik topatu dute Zaballako espetxean, bere ziegan urkatuta. Salhaketa elkarteak eman du berria eta hala baieztatu dio EITB Mediari Eusko Jaurlaritzak. 

Elkarteak azaldu duenez, hildakoa 47 urteko gizonezkoa zen, jatorri hegoamerikarrekoa. 

Larunbat arratsaldeko zortzietan topatu zuten funtzionarioek presoa, hilotz. 

Salhaketak jakin duenez, presoak egunak zeramatzan gaizki, azkenean, bere buruaz beste egiteraino. 

Julen Guaresti Salhaketa elkarteko bozeramaileak EITB Mediari azaldu dionez, ez dakite suizidioaren protokoloa aplikatu zaion edo ez, ez eta isolamenduan zegoen ere, "baina badakigu egunak zeramatzala gaizki eta bakarrik zegoela". 

Guarestik nabarmendu duenez, "kartzelak buruko gaixotasunak izateko baldintzak sortzen eta areagotzen ditu" eta kartzelaren zentzua eta helburua "zigorretik harago birkokatu behar" dela azaldu du, "espetxea eta birgizarteratzea bateraezinak direlako, antagonikoak". 

Halaber, salatu du Jaurlaritzak Espetxeen eskumena jaso zenetik bi urte pasa direnean "euskal espetxe ereduak huts egiten duela, betiko eredua izaten jarraitzen duelako". Hala, bere hitzetan, espetxeetan hiltzen diren presoak "biktimario izatetik biktima izatera igaro dira, Eusko Jaurlaritzak zuzentzen dituen espetxeetan". 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Eusko Jaurlaritza Presoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Espetxe politika Arabako Ibarrak Eskualdea