Gizartea -

TRAFIKOA

Ireki dute A-15a Andoainen, Iruñeko noranzkoan, auto-istripu baten ondorioz itxita egon ostean

Auto batek bazterra jo du tunel baten barruan, Berastegitik gertu, eta bidean traba egiten ari zenez, errepidea ixtea erabaki dute.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-15 errepidea itxi dute Andoainen (Gipuzkoa), Iruñeko noranzkoan, Berastegitik gertu dagoen tunel batean izan den auto-istripu baten ondorioz, baina 09:00ak aldera ireki dute berriro, errepidea garbitu ostean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Aipatu iturrien arabera, autoak bazterra jo du tunelaren barruan, eta traba egiten geratu da bidearen erdian. Auto-pilaketak sortu dira, eta Segurtasun Sailak erabaki du onena bidea ixtea zela autoa bertatik kendu eta errepidea garbitu arte.

Bidea garbituta, 09:00ak aldera hasi da zirkulazioa bere onera itzultzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Gipuzkoa Albisteak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Andoain Albisteak Urumeako autobia