Gizartea -

GIPUZKOAKO IKASTOLEN JAIA

Azpeitiko Ikastolak esku artean du jada 2024ko Kilometroen lekukoa

Errenteriako Orereta ikastolak antolatu zituen 2023ko Kilometroak, eta Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibari eman dio datorren urteko festa antolatzeko lekukoa. 

Kilometroak jaiaren lekukoa eskutik eskura. Argazkia: Kilometroak
Kilometroak jaiaren lekukoa eskutik eskura. Argazkia: Kilometroak
Kilometroak jaiaren lekukoa eskutik eskura. Argazkia: Kilometroak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibak antolatuko du 2024an Gipuzkoako ikastolen jaia. Aurten, Errenteriako Orereta ikastolak antolatu zituen Kilometroak, eta, gaur, lekukoa eman dio Azpeitiko Ikastolari. 

Laugarren aldia izango da Azpeitiak Kilometroak jaiak antolatzen duela. 1979an egin zen jaia lehenengoz, 2000. urtean bigarrena, 'Hau da' leloarekin, eta 2011n hirugarrena 'Klik' lemapean.

Hiru helburu jarri dizkiote antolatzaileek jaiari, ikastolen izateko arrazoia eta gizartearen egungo erronkak kontuan hartuta: euskara, kulturartekotasuna eta herrigintza.

Urtea lantsua izango dela esan dute Errenterian egin den ekitaldian. Bihar, astelehena, eramango dute lekukoa Azpeitiko Ikastolara, eta, lehen harrera eginda, abian jarriko da Kilometroen urtea.

"Ilusioz eta pozez" hartu dutela erronka esan dute Azpeitiko ordezkariek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Kilometroak Albisteak Gipuzkoa Azpeitia Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak