Gizartea -
Errepideak
N-121-A errepidea zabalik da berriro, Belate eta Almandozko tunelen parean
Errepidea itxita gelditu zen duela bi egun bi kamioiren arteko istripu baten ondorioz. Kamioietako bat irauli egin zen eta trafikoa desbideratu behar izan da ordutik.
Agentziak | EITB Media
N-121-A errepidea berriro ireki dute Belateko eta Almandozko tuneletako zirkulazioa eten eta bi egunera. Joan den ostegunean itxi egin behar izan zuten errepidea, bi kamioik talka egin ondoren.
Bi ibilgailuetako bat irauli egin zen N-121-A errepideko 35,7. kilometroan, Almandoz udalerrian, eta, ondorioz, zirkulazioa NA-1210 errepidetik desbideratu behar izan dute joan den ostegunetik.
Azkenean, SOS Nafarroak jakitera eman duenez larunbat arratsaldeko 19:45ean berriro ireki dute NA-121-A errepidea, 34,5 eta 37,5 kilometroen artean.