Gizartea -

trafikoa

Konpondu dira N-1ean, Lasarte-Orian eta Ordizian, sortutako arazoak

Ordiziako istripuan pertsona bat zauritu da, eta 3 kilometroko pilaketak sortu dira. Lasarte-Oriako ezbeharrean, ez da inor zauritu, baina ilarak egon dira ia bi orduz.

Lazkaon istripua izan duen autoa. Argazkia: TrafikoaEJGV
Lazkaon istripua izan duen autoa.
Lazkaon istripua izan duen autoa. Argazkia: TrafikoaEJGV

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goiz korapilotsua izan da gaurkoa Gipuzkoan, N-1eko bi puntutan eta ia aldi berean (08:30 aldera) gertatutako bi istripu direla eta. Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, Lasarte-Orian eta Ordizian izan dira, biak ere Gasteizko noranzkoan. Zirkulazioa 11:45ean etorri da bere onera. 

Ordizian, ibilgailu bat bidetik atera da 421 kilometro puntuan. Ondorioz, errei bat itxi dute, eta 3 kilometroko ilarak sortu dira Gasteizko bidean. Autoaren gidaria zaurituta eraman dute Zumarragako Ospitalera. 09:30erako, auto bidetik kendu dute eta pilaketak gutxitzen hasiak ziren. Handik gutxira konpondu dira zirkulazio arazoak. 

Lasarte-Orian, bi ibilgailuk izan dute istripua (453 kilometro puntuan). Gasteizko noranzkoan errei bat itxi dute, eta kilometro bateko ilarak sortu dira. Lehen informazioen arabera, ez da inor zauritu. Trafiko Zuzendaritzaren arabera, 10:45erako ohikoa zen zirkulazioa. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Lasarte-Oria Albisteak N-1 Lazkao Trafiko istripuen biktimak