Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Dani Alves futbol jokalaria epaitu egingo dute, Bartzelonan emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Bartzelonako futbol jokalari ohia behin-behinean preso dago, urtarriletik. Joan den abenduaren 30ean izan zen erasoa, Bartzelonako diskoteka batean.

Dani Alves, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Dani Alves, artxiboko irudi batean
Dani Alves, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dani Alves futbol jokalaria akusatuen aulkian eseriko da azkenean, abenduaren 30etik 31rako gauean Kataluniako hiriburuko diskoteka batean 23 urteko neska bati sexu-erasoa egitea leporatuta.

Bartzelonako Auzitegiko 21. sekzioak Dani Alvesen auzipetzea berretsi du, besteak beste, ondorioztatu baitu biktimaren eta lekukoen testigantzak eta perituen frogak nahikoak direla sexu eraso delitu batengatik futbolaria epaiketara bidaltzeko.

Orain, Fiskaltzak eta akusazio partikularrak bost eguneko epea izango dute kalifikazio idazkia aurkezteko. Tramite hori egin ondotik, epaiketaren data zehaztuko dute.

Urtarrilaren 20tik dago kartzelan Alves.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Bartzelona Epaiketak argazkiak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Jende ospetsua argazkiak Mundu matxista Sexu erasoak gaur