Gizartea -

trafikoa

Zirkulazioa bere onera etorri da Txorierrin, hainbat orduko kaosaren ostean

Bi kamioik talka egin dute 06:20 aldera Lezama parean, eta pilaketa luzeak izan dira Galdakaoko noranzkoan. Kamioilarietako bat zauritu da, eta ospitalera eraman dute.

Bidezaintzako langileak istripua izan duen kamioietako batean. Argazkia: EITB Media
Bidezaintzako langileak istripua izan duen kamioietako batean.
Bidezaintzako langileak istripua izan duen kamioietako batean. Argazkia: EITB Media

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txorierriko igarobidean (N-637) ohi bezalakoa da jada zirkulazioa, 10:45etik, amaitu dira-eta bi kamioiren arteko istripuak eragindako ilara luzeak. 

Ezbeharra 06:20an izan da, Lezama parean eta Galdakaoko noranzkoan. Hasiera batean, errepidea guztiz itxi behar izan dute, eta ibilgailuak BI-737 errepidetik bideratu dituzte. Handik gutxira, 07:50 inguruan, erreietako bat zabaldu dute. Dena dela, horrek ez du saihestu pilaketak sortzea, eta 8 kilometrorainokoak izan dira. 

Azkenean, 10:45 aldera, istripua izan duten bi ibilgailu astunak bidetik kendu dituzte garabiak erabiliz, eta errepidea garbitu dute langileek. Ordutik, ohikoa bezalakoa da ibilgailuen joan-etorria. 

Istripuan kamioi gidarietako bat zauritu da, eta ospitalera eraman dute. 

Ez da honakoa EAEko errepideetan gaur goizean gertatutako istripu bakarra. A-1ean, Armiñonen, hiru ibilgailuk ezbeharra izan dute, eta han ere pilaketak sortu dira. Bestalde, A-8an, Malmasin parean (Basauri) eta Donostiarako noranzkoan, kamioi bat matxuratu da, eta ilarak sortu dira. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Lezama Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Txorierriko igarobidea