Gizartea -

EZBEHARRA

Kontrolpean geratu da Belauntzako industrialdean piztutako sutea

Bart, 21:20 aldera, jaso dute larrialdi zerbitzuek sutearen berri, eta gaua lanean eman dute suhiltzaileek. Galdarategi batean piztu dira garrak, eta, ondoren, lastoz beteta zegoen ondoko pabilioi batera zabaldu. Ez da inor zauritu.

Suhiltzaileak, erabat kiskalita geratu den pabilioiaren aurrean. Argazkia: Euskadi Irratia
Suhiltzaileak, erabat kiskalita geratu den pabilioiaren aurrean.
Sute batek lasto-fardoz betetako pabiloi bat kiskali du Belauntzan

0:44

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileek lanean eman dute gaua Belauntzan (Gipuzkoa), Hiriburu auzoko industrialdean bart piztu den sutea erabat itzaltzen. Goizean han dira oraindik, hozte lanetan

21:20 aldera izan zuten larrialdi zerbitzuek sutearen berri, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakitera eman dionez. Antza denez, industrialde horretan dagoen galdarategi batean piztu zen sutea. Ondoren, lastoz betetako biltegi batera zabaldu ziren garrak. 

Abisua jaso eta berehala bertaratu ziren suhiltzaileak eta Ertzaintzako hainbat patruila. 22:45 alderako, sutea mendean hartzea lortu zuten, baina, esan bezala, oraindik ez dute erabat amatatu. Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, espero dute 1-2 ordu barru eskabadora txiki bat eramatea, eta horren laguntzarekin itzaltzen amaitzea. 

Kalte materialak handiak dira, baina, zorionez, ez da inor zauritu. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du sutearen arrazoiak argitzeko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Suteak albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Suhiltzaileak albisteak