Gizartea -
Eskoletako jantokiak
Hezkuntza Saila Serunion enpresari kontratua eteteko formula juridikoak bilatzen ari da
Eskoletako jantokietako menuak banatzen dituen enpresari espedientea ireki zion Hezkuntzak urrian.
EITB Media
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Serunion enpresari kontratua eteteko formula juridikoak bilatzeko agindua eman du. Serunion enpresak, besteak beste, Ikasbidea ikastolan ematen du zerbitzua, eta azken asteetan hainbat arazo izan dira bertan.
Duranako eskolako jantokian arazo gehiago izan ondoren hartu dute erabakia. Gaur bertan, enpresak hainbat jangelatatik janaria erretiratu du ez zegoelako egoera onean. Hernaniko Langile ikastolan ere, gurgurioak agertu dira babarrunetan.
Urrian Hezkuntza Sailak isuna ezarri zion enpresari, Ikasbidea ikastolako janarian harrak agertu zirelako. Bildarratzek zuzentzen duen sailaren arabera, arau-hauste larria izan zen.
Hezkuntzak kontratua eten nahi dio enpresari, eta hori lortzeko formulak aztertzen ari da.