Gizartea -

Nafarroa

Lehenengo elurteen ondorioz, kateak behar dira Burgi-Izaba aldeko NA-137 errepidean zirkulatzeko

Nafarroan alerta horia ezarri dute gaur arratsaldera arte, elurragatik.

Lehenengo elurteak Nafarroako Piriniotara heldu dira. Argazkia: EITB MEDIA
Lehenengo elurteak Nafarroako Piriniotara heldu dira. Argazkia: EITB MEDIA
Nafarroako Pirinioetako hainbat eremu zuriz jantzi dira

0:15

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elurra egin du Nafarroako Pirinioetan, eta ostiralean kateak behar izan dira NA-137 errepidean, Burgi-Izaba artean.

Foru Gobernuak jakinarazi duenez, derrigorrezkoak dira kateak aterpetik aurrera ibiltzeko, 51. kilometroan, eta, nolanahi ere, Nafarroako errepide-sarean arretaz gidatzeko gomendatu du, 1.300 metrotik aurrera 10 zentimetrotik gorako elur-lodierak egon daitezkeelako.

Foru Erkidegoa alerta horian dago gaur arratsaldera arte, elurragatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak