Gizartea -
Eguraldia
13 hegaldi utzi dituzte bertan behera Loiuko aireportuan goizeko lehen orduan
Hain zuzen ere, helmuga edo jatorri hauetako bidaiariak geratu dira hegaldirik hartu gabe gaur goizean: Sevilla, Londres, Bartzelona, Oporto, Frankfurt, Madril, Amsterdam eta Munich.
EITB MEDIA
Euskadin azken orduetan izan diren haize-bolada zakarren ondorioz, 13 hegaldi bertan behera utzi dituzte ostegun goiz honetan Loiuko aireportuan, Aenak jakitera eman duenez.
Atzo gauean, 14 hegaldi utzi zituzten bertan behera, eta beste bost desbideratu zituzten beste aireportu batzuetara, 150 km/h haize-ufadak izan zirelako.
Hain zuzen ere, helmuga edo jatorri hauetako bidaiariak geratu dira hegaldirik hartu gabe gaur goizean: Sevilla, Londres, Bartzelona, Oporto, Frankfurt, Madril, Amsterdam eta Munich.
08:20an itzuli da egoera bere horretara.