Gizartea -
Araba
Hiru dolu egun Artziniegan haur baten bat-bateko heriotzagatik
Udalak bertan behera utzi ditu datozen egunetarako haurrentzat aurreikusitako jarduera guztiak, eta elkarretaratze isila deitu du ostiralerako, familiari doluminak adierazteko.
Agentziak | EITB Media
Artziniegako Udalak (Araba) hiru dolu egun ezarri ditu 11 urteko haur baten bat-bateko heriotzagatik, lagunekin kalean jolasten ari zela. Autopsiak argituko ditu heriotzaren arrazoiak.
Gainera, Udalak bertan behera utzi ditu hurrengo egunetarako haurrentzat aurreikusitako jarduera guztiak, adingabearen heriotza eragin duen shock egoeraren aurrean. 2.000 biztanleko herrian "denek ezagutzen dute elkar".
Udalak elkarretaratze isila deitu du ostiralerako, 17:30ean, haurrari agur esateko eta senideei Arteko Gure Ama ikastetxeko komunitateari doluminak eta elkartasuna adierazteko.