Gizartea -

Gipuzkoa

Duela astebete desagertutako gizon baten bila ari dira Jaizkibel mendian

Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez, urriaren 24an hitz egin zuen familiarekin azkeneko aldiz 56 urteko gizonak.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi taldeek goizean berrekin diete duela astebete desagertutako 56 urteko gizona bilatzeko lanei, Jaizkibel mendian. Atzo hasi ziren haren bila, Pasaia eta Hondarribia artean.

Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez, urriaren 24an hitz egin zuen azkeneko aldiz familiarekin.

Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen orduan, eta atzo bilaketa lanak hasi zituzten. Gurutze Gorriko langileak, suhiltzaileak eta Udaltzaingoa ere ari dira lan horietan parte hartzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Hondarribia Gizartea Eguneko albisteak Pasaia Albisteak Desagertutako pertsonak