Gizartea -

Nafarroa

Ehun ikasle baino gehiagoko jai bat hustu du Udaltzaingoak Iruñeko etxebizitza batean

Gertakariak ostiraletik larunbaterako gauerdian jazo ziren. Auzokideak zaratagatik, musikagatik eta oihuengatik kexatu ziren, eta, ondorioz, Udaltzaingoa bertaratu zen.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoak ehun ikasle baino gehiago bildu zituen jai bat hustu du asteburuan Iruñeko etxebizitza batean, Iñigo Arista kalean.

Gertakariak ostiraletik larunbaterako gauerdian jazo ziren. Zarata, musika eta oihuak zirela eta, auzokideen kexa ugari jaso ostean, Udaltzaingoaren patruilak bertaratu ziren, eta Udaltzaingoak berak jakinarazi duenez, agenteek ikasleekin hitz egin zuten eta jaiari amaiera eman zioten.

Gainera, antzeko esku-hartzeetan, beste hiru ikasle-festa hustu dituzte asteburuan: bat Navas de Tolosa kalean (30 gazte bildu zituen), beste bat Antso Azkarraren etorbidean (25) eta beste bat Fuente del Hierro kalean (25).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak