Gizartea -

Osasuna

EAEko herritar guztiek eska dezakete gripearen aurkako txertoa jartzeko hitzordua gaurdanik

900 20 30 50 telefono zenbakira edo osasun zentrora deituta nahiz Osakidetzaren webgunearen bidez har dezakete txanda herritarrek.

EAEko herritar guztiek eska dezakete gripearen aurkako txertoa jartzeko hitzordua gaurdanik
EAEko herritar guztiek eska dezakete gripearen aurkako txertoa jartzeko hitzordua gaurdanik
EAEko herritar guztiek eska dezakete gripearen aurkako txertoa jartzeko hitzordua gaurdanik

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, astelehenarekin, abiatu du Osakidetzak gripearen aurkako txertoaren kanpainaren bigarren fasea. Urriaren 9an hasi zuen kanpaina 60 urtetik gorakoekin eta arrisku taldekoekin, baina gaurdanik herritar guztiek har dezakete txertoa jartzeko txanda.

Hain zuzen ere, 900 20 30 50 telefono zenbakira edo osasun zentrora deituta nahiz Osakidetzaren webgunearen bidez har dezakete hitzordua.

Azaroaren 6an hasiko da txertaketa Euskadiko osasun zentroetan.

"Osasuna, munduko ondasuna, hartu txertoa" leloari eutsita, gaixotasun horri aurre egiteko biderik eraginkorrena txertaketa dela azpimarratu nahi du kanpainak.

Urriaren 9tik gaur arte, 449.739 txerto jarri dituzte; horietatik 249.265 gripearen aurkakoak, eta 200.474 covid-19aren kontrakoak.

Guztira, 185.011 pertsonak (% 74,2k) hartu dituzte aldi berean bi gaixotasun horien aurkako txertoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Gripea