Gizartea -

Sevillan

Liskarrak sortu dira Osasuna eta Betis futbol taldeetako jarraitzaileen artean

Nonbait, bi taldeetako jarraitzaile ultrek hitzordua egin dute Benito Villamarin estadioaren inguruan, eta hainbat objektu eta bengalak jaurti dizkiote elkarri. Polizia berehala bertaratu da, eta sakabanatu egin ditu. Aurrez, hainbat pertsonak jipoia eman diote zale bati.

Sare sozialetatik zabaldu den bideoaren irudietako bat. EITB Media
Sare sozialetatik zabaldu den bideoaren irudietako bat.
Liskarrak Osasuna eta Betis futbol taldeetako jarraitzaileen artean, Sevillan

0:25

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasuna eta Betis futbol taldeetako jarraitzaile ultren artean istiluak sortu dira gaur eguerdian, bi taldeek Sevillan, 14:00etan, jokatzekoa zuten partidaren aurretik. 

Antza, bi talde ultrek hitzordua egin dute Benito Villamarin estadioaren inguruan, elkar jotzeko asmotan. Kaputxak buruan, hainbat objektu eta bengalak jaurti dizkiote elkarri.

Sare sozialetan zabal dabiltzan irudietan ikus daitekeenez, ultra talde batek beste taldeko zale bat jipoitu du. Kolpatutako gaztea, balantzaka, oinez joan da bertatik. 

Espainiako Polizia estadio ingurura bertaratu da, eta jarraitzaileak sakabanatu ditu. Oraingoz, ez dute inor atxilotu. Dena dela, ez dute baztertu azkenean baten bat atxilo hartzea, agenteek 50 bat pertsona identifikatu baitituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Osasuna plantilla Espainia bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak