Gizartea -

BILBO

Epaileak espetxera bidali ditu Artxandako hilketarekin lotuta atxilotutako lau pertsonetatik bi

Gaur hiruk deklaratu dute epailearen aurrean. Horietatik bi espetxera bidali ditu, eta bestea baldintzapean aske utzi du. Laugarren atxilotuak asteartean deklaratu zuen, eta hura ere aske utzi zuen.

Gorpuzkiak erreta agertu ziren maleta baten barruan, Artxandan (Bilbo). Irudia: EITB Media
Gorpuzkiak erreta agertu ziren maleta baten barruan, Artxandan (Bilbo)
Gorpuzkiak erreta agertu ziren maleta baten barruan, Artxandan (Bilbo). Irudia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artxandako hilketarekin zerikusia izan dezaketelakoan Ertzaintzak atxilotutako lau pertsonetatik hiru (bi gizonezko eta emakumezko bat) Bilboko epaitegiaren esku utzi dituzte gaur, eta deklarazioa hartu ostean, horietako bi espetxean sartu dituzte, behin-behinean eta fidantzarik gabe. Emakumea, berriz, baldintzapean aske utzi dute, eta epaitegian agertu beharko du hala eskatzen diotenean.

Atxilotuetako laugarrena ere behin-behinean aske utzi zuten asteartean bertan, atxilotu ondoren, epailearen aurretik igaro eta gero. Hala ere, hamabostean behin epaitegian agertu beharko du. 

Atxiloketak Bilbon, Barakaldon eta Zaldibarren egin zituzten, asteartean, eta Ertzaintza bosgarren pertsona bat ikertzen ari da. Halaber, hainbat etxebizitza miatu zituzten Bilbon eta Getxon.

2023ko abuztuaren 19an, indarkeria zantzuak zituen gizon baten gorpuzkiak aurkitu zituzten Artxandako eraikin abandonatu batean, eta bi hilabete geroago egin dituzte atxiloketak.

Auziak sekretupean jarraitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Ertzaintza Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Giza hilketak Artxanda mendia gaur