Gizartea -
Urtegiak
Uribarri Ganboa bere edukieraren % 56,2an, Urrunaga % 53,4an eta Albina % 49,5ean
Azken astean 1,4 hektometro kubiko ur galdu ondoren, Uribarri Ganboa duela hamabi hilabete (% 60,9) baino 7 hm3 gutxiagorekin geratu da. Urrunagak ere 1 hm3 galdu du azken zazpi egunetan.
EITB Media
Uribarri Ganboako urtegia bere edukieraren % 56,2an dago gaur, azken astean 1,4 hm3 ur galdu ostean. Horrek duela hamabi hilabete (% 60,9) zituen erreserbak baino 7 hm3 ur gutxiago uzten du, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak jakitera eman duenez.
Urtegi hori Arabako Lautadan dago, Zadorra ibaiaren arroko urak hartzen ditu eta edukiera handiena duena da Euskadin (146,5 hm3). Egungo erreserbak 82,3 hektometro kubikoan ditu.
Urrunagako urtegia ere Zadorraren arroan dago, eta 71,8 hm3ko edukiera du. Egun, 38,3 hektometro kubiko ur ditu, hau da, % 53,4ko betetze-maila, azken zazpi egunetan hektometro kubiko bat galdu ondoren.
Bestalde, Albinako urtegia Gasteiztik 9 kilometrora dago, eta Bostibaieta ibaiaren urak biltzen ditu. 2,6 hm3ko erreserbarekin, edukieraren (5,4 hm3) % 49,5ean dago.