Gizartea -
Gipuzkoa
Oñati munduko herri turistikorik onenetakoa izendatu dute aurten
Gipuzkoako udalerria Munduko Turismo Erakundearen 2023ko Herri Turistiko Onenen zerrendan sartu da. 2021ean, besteak beste, Lekunberri ere sartu zen zerrendan.
EITB MEDIA
Oñati (Gipuzkoa), Sigüenza (Guadalajara) eta Cantavieja (Teruel) Munduko Turismo Erakundearen 2023ko Herri Turistiko Onenen zerrendan sartu dira.
Horrela, 2021etik zigilu hori zuten Espainiako Estatuko bost herriekin bat egingo dute: Lekunberri (Nafarroa), Morella (Castelló), Rupit (Girona), Alquézar (Huesca) eta Guadalupe (Caceres).
Hirugarren edizio honetarako, Munduko Turismo Erakundeak 260 hautagaitza baino gehiago jaso ditu, baina mundu osoko 54k bakarrik gainditu dituzte nazioarteko ekimen honetan parte hartzeko baldintzak.
Mundu osoko udalerriak aintzat hartzen dituen zerrenda da, landa-eremuko turismo-helmuga izateko eredu direnak, balio kulturalak, naturalak, produktuak eta landa-bizimoduaren berri emateagatik.