Gizartea -

Gipuzkoa-Nafarroa

A-15a itxi egingo dute gaur gauean, Andoainen, bi norabideetan, lanak direla eta

22:00etatik 06:00etara egongo da itxita, Oindolar eta Gorosmendiko tuneletan lanak egin behar baitituzte.

Kamioi bat A-15aren eta N-1aren inguruan, Andoainen. Argazkia: Efe
Kamioi bat A-15aren eta N-1aren inguruan, Andoainen. Argazkia: Efe
Kamioi bat A-15aren eta N-1aren inguruan, Andoainen. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-15 errepidea guztiz itxiko dute gaur, astelehenarekin, Andoainen (Gipuzkoa), Oindolar eta Gorosmendiko tuneletan lanak egin behar baitituzte.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, asteleheneko 22:00etatik astearteko 06:00etara egongo da itxita errepidea, bi norabideetan. Aldundiak lanak egin behar ditu Oindolar (Donostiako norabidean) eta Gorosmendiko (Iruñera bidean) tuneletan, eta horretarako "beharrezkoa izango da trafikoa erabat etetea".

Andoaingo noranzkoan, Berastegiko lotunean itxiko dute errepidea, eta Iruñera bidean, Sorabillako lotunean.

Andoainera bidean, N-1 errepidea hartzea eta Altsasutik joatea gomendatzen diete A-15eko erabiltzaileei, ibilbide luzeko joan-etorrien kasuan. Berastegi, Elduain eta Berrobi udalerrietako bizilagunei, berriz, Berastegiko lotunean buelta eman eta GI-2130 errepidetik (Tolosa-Leitza) joaten utziko diete.

Gipuzkoatik Nafarroarantz, N-1 errepidea aholkatzen dute ibilbide luzeko bidaietarako, baina Lekunberrira edo Leitzara doazenek GI-2135 errepidea (Tolosa-Lekunberri) erabili ahalko dute. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Andoain Albisteak A-15 azken ordukoa