Gizartea -

Pas de Calais

Irakasle bat hil eta bi larri zauritu dituzte arma zuriz egindako eraso batean, Arrasko institutu batean

Erasotzailea (anaiarekin batera atxilotu dute) zentroko ikasle ohia da, eta aldarrikapen islamistak egin omen ditu.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irakasle bat hil eta beste bi pertsona larri zauritu dituzte gaur Arras (Pas de Calais) udalerriko institutu batean arma zuriz egin duten erasoan, bertako hedabideek zabaldu dutenez.

Erasotzailea atxilo eraman dute, anaiarekin batera, eta aipatu iturriek jakinarazi dute aldarrikapen islamistak egin dituela.

BFMTVk polizia-iturriak aipatuta zabaldutakoaren arabera, irakasleari lepoa moztu diote, eta zentroko zuzendaria da zaurituetako bat.

Ustezko erasotzailea institutuko 20 urte inguruko ikasle ohia da, eta horren anaia nagusietako bat ere atxilotu dute.

Frantziako Terrorismoaren aurkako Fiskaltzak ikerketa bere gain hartu edo ez erabakitzeko nahikoa froga dagoen ikusi behar du orain.

Pas de Calaisko Prefeturak eta Gerald Darmanin Barne ministroak oraingoz esan duten bakarra da polizia-operazioa martxan dagoela Arrasko Gambetta lizeoan, eta egilea atxilotuta eta egoera kontrolpean dagoela.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia Atentatuak Gizartea Jihadismoa albisteak Eguneko albisteak Albisteak Irakasleak azken ordukoa