Gizartea -
Artziniega
Suhiltzaile bat zauritu da Artziniegako Maristen ikastetxean piztutako sutea itzaltzen ari zela
Sua 01:50 aldera hasi da, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik. Objekturen batek kolpatuta zauritu da suhiltzailea, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
EITB Media
Suhiltzaile bat zauritu da Artziniegako Maristen ikastetxean goizaldean piztu den sutea itzaltzen ari zela, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Sua 01:50 aldera hasi da, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik. Eraikinak kalte material handiak izan ditu, eta teilatua behera etorri da.
Sua itzaltzeko lanetan ari zirela, suhiltzaile bat zauritu egin da objekturen batek jota, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Ez dago beste zauriturik.
Langraiz eta Laudioko parkeetako langileek hainbat orduz lan egin dute sutea itzaltzeko, eta oraindik ere gune beroak zaintzen ari dira.
Era berean, bi orduz itxita egon ondoren, zirkulazioa berrezarri dute A624 errepidean.
Ertzaintza sutearen arrazoiak ikertzen ari da.