Gizartea -

Aita Mari

Aita Marik 69 lagun erreskatatu ditu Mediterraneoan, haurtxo bat eta hainbat adingabe tartean

Egurrezko bi txalupatan zihoazen. Erreskatatuek trauma psikologikoen sintomak dituzte, denbora asko baitzeramaten noraezean. Erreskate ontziko osasun langileak haiek artatzen hasi dira jada. Italiako Gobernuak Napolesko portura joateko baimena eman dio.

Osasun langile bat erreskatatutako pertsona bat artatzen. @JaviBErnardoP - SMH
Osasun langile bat erreskatatutako pertsona bat artatzen. @JaviBErnardoP - SMH
69 lagun erreskatatu ditu Aita Marik hamaikagarren misioa hasi berritan

0:43

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aita Mari erreskate ontziak 69 lagun erreskatatu ditu bart Mediterraneoan, hamaikagarren misioari ekin dionetik laugarren eguna betetzen ari zenean. 

Egurrezko bi txalupatan zihoazen, eta ordu asko zeramatzaten noraezean. 

Itsas salbamenduko ontziak uretatik atera dituenen artean haurtxo bat eta hainbat adingabe daude. 

Erreskatatuek trauma psikologikoen sintomak dituzte, denbora asko baitzeramaten itsasoan galduta, eta ontziko osasun langileak haiek artatzen hasi dira jada. 

Hasiera batean Italiako Gobernuak Genovako portura abiatzeko agindu badio ere, Napoleskora joateko baimena eman dio ondoren. Ondorioz, bide erdia egin beharko du Aita Marik, Genovatik 600 itsas miliara (965 kilometro) baitzegoen bertan porturatzeko baimena jaso duenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Italiako albisteak Umeak Aita Mari Mediterraneo itsasoa GKEak