Gizartea -

trafikoa

Konpondu dira errepideetako arazoak Bizkaian, eta zirkulazioa normaltasunera itzuli da

Malmasingo tunelen inguruan hiru ezbehar gertatu dira gaur goizean, eta bi lagun zauritu dira. Bestalde, Derion bi autok talka egin dute eta pertsona bat zauritu da.

Bizkaiko Foru Aldundiaren kamerek gune horretan hartutako argazkia.
Bizkaiko Foru Aldundiaren kamerek gune horretan hartutako argazkia.
Bizkaiko Foru Aldundiaren kamerek gune horretan hartutako argazkia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean Bizkaiko errepide nagusietan gertatu diren zenbait istripuk gorabeherak eragin dituzte trafikoan, baina 10:00etarako dena konponduta zegoen eta normaltasuna zen nagusi zirkulazioan.

Malmasingo tunelean (Basauri) bi autok talka egin dute eta ilarak sortu dira Bilboko noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 

Iturriaren arabera, 07:30ean izan da ezbeharra, eta pilaketak sortu dira. 

35 minutu geroago, 08:05 aldera, beste bi istripu gertatu dira inguru horretan. Batean lau autok egin dute talka, eta pertsona bat zauritu da; eta bestean, bi ibilgailuren arteko istripua izan da eta pertsona bat zauritu da.

Auto-ilarak bi kilometro eta erdikoak ziren inguru horretan 08:45 aldera, Bilbora bidean.

Bestalde, Derion beste bi autok egin dute talka, eta pertsona bat zauritu da. Hor, Txorierriko errepidean, lau kilometrokoak izan dira auto-ilarak Donostiako noranzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilbo Basauri Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea