Gizartea -
Etxeko ezbeharra
Gizon bat hil da San Martin Unxen, traktorearen eta atoiaren artean harrapatuta
Gizona hilda zegoen larrialdi zerbitzuak iritsi direnerako. 72 urteko biktima traktore baten eta atoi baten artean harrapatuta geratu da, Sales Muruzabal kalean maniobrak egiten ari zela.
Agentziak | EITB Media
72 urteko gizon bat hil da gaur San Martin Unxen (Nafarroa), traktorearen eta atoiaren artean harrapatuta.
SOS Nafarroa 112 larrialdi zerbitzuak 14:02an izan du istripuaren berri, eta inguru horretako guardiako mediku-taldea, Tafallako suhiltzaileak, anbulantzia bat eta Tafallako Foruzaingoaren Herritarren Segurtasunerako Brigadako patruilak bidali ditu bertara.
Gizona hilda zegoen larrialdietarako zerbitzuak iritsi direnerako. 72 urteko gizonezkoa traktore baten eta atoi baten artean harrapatuta geratu da, Sales Muruzabal kalean maniobrak egiten ari zela.
Iruñeko Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripuaren arrazoiak argitzeko. Gorpua Nafarroako Auzitegiko Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko.