Gizartea -

Atzoko adarkadaren ostean

Gernikako Urriko Lehen Asteleheneko ganadu azokan abelburuen lehiaketa egiten ari dira

Zaurituaren egoera ikusita, gaur lehiaketa bertan behera ez uztea erabaki dute. Gainera, egitarauak jasotzen dituen gainerako jarduerak ere egiten ari dira.

Arraza Pirineikoko abelburuen Euskadiko 36. Lehiaketa, Gernikan (Bizkaia). Irudia: EITB
Arraza Pirineikoko abelburuen Euskadiko 36. Lehiaketa, Gernikan (Bizkaia). Irudia: EITB
Gernikako Urriko Lehen Asteleheneko Ganadu Feriaren lehiaketa ospatzen ari dira, atzoko adarkada gorabehera

0:38

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernikako Urriko Lehen Asteleheneko azokako epaimahaiak bertan behera utzi zuen atzo animaliak baloratzeko ekitaldia, abelgorri batek laguntzaile bati adarkada bat eman ostean. Zaurituaren egoera ikusita, gaur lehiaketa bertan behera ez uztea erabaki dute. Gainera, egitarauak jasotzen dituen gainerako jarduerak ere egiten ari dira.

18:30 aldera jazo zen, jende asko abereak baloratzeko ekitaldia ikusten ari zenean, azoka egun nagusiaren bezperan.

Abelgorrietako batek adarkada bat eman zion laguntzaile bati, hesitutako tokitik atera behar zutenean.

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 13 ganadutegitako 83 abelburu ari dira parte hartzen Gernikako Urriko Lehen Asteleheneko azokan. Gaur amaituko da, eta Euskal Herriko piriniotar arrazako 36. lehiaketa egingo dute bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gernika-Lumo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Abeltzaintza Euskadiko feriak