Gizartea -

Jazoera

Bi lagun larri zauritu dira Nafarroan, basurde batek eraso eginda

Artetako iturburutik gertu txangoa egiten zebilen talde bat eraso egin du basurdeak. Talde horretako pertsona bi larri zauritu dira, eta ospitalera helikopteroz ebakuatu behar izan dituzte.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona larri zauritu dira igande arratsalde honetan Artetako iturburuan, Ultzurrunen (Nafarroa), basurde batek eraso egin ostean. 12:45ak aldera izan du SOS Nafarroak-ek larrialdiaren berri. Bi zaurituak, 66 gizonezko bat eta 44 urteko emakumezko bat, helikopteroz ebakuatu eta Nafarroako Ospitalera eraman dituzte.

Artetako iturburutik gertu txangoa egiten zebiltzan hainbat lagun, basurde batek eraso egin dienean. Horietatik bi larri zauritu dira, eta gainerakoak onik daude, zuhaitzetan babestu direlako. Erasoaren ostean, Artazuloko amildegirantz ihes egin du basurdeak.

Foruzaingoak gertaeraren izapideak abiatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Animaliak