Gizartea -

Bizkaia

Gizon bat hil da Armintzako hondartzatik gertu, haitzen inguruan

58 urteko gizonezko bat da hildakoa, eta sorosleek konorterik gabe atera dute uretatik. Larrialdi zerbitzuek gizonezkoaren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

58 urteko gizonezko bat hil da Armintzako (Bizkaia) hondartzatik gertu, haitzen inguruan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

15:00ak aldera, sorosleek konortea galduta zegoen gizonezko bat atera dute uretatik. Larrialdi zerbitzuek gizonezkoaren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Hilotza portura eraman dute, eta epailearen zain daude gorpua altxatu eta autopsia egin ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak Itotzeak Euskadin