Gizartea -

DONOSTIAKO UDALA

Donostian hutsik dauden etxebizitzei % 150 igoko zaie Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga

Egun, 1.500 etxebizitza inguru daude hutsik Donostiako hiruburuan. EH Bilduk aurkeztuko du biharko udalbatzan OHZ zerga igotzeko proposamena, eta onartu egingo dute.

Donostiako Alde Zaharra, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media
Donostiako Alde Zaharra, artxiboko irudi batean
Donostiako Alde Zaharra, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostian etxebizitza bat hutsik daukatenek % 150eko igoerarekin ordaindu beharko dute Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (OHZ).

EH Bilduk aurkeztuko du zerga hori igotzeko proposamena bihar Donostiako Udalean egingo den osoko bilkuran, eta, itxura guztien arabera, onartu egingo dute, PSE-EEren eta EAJren babesarekin.

Etxebizitza eskariari aurre egiteko hartuko da erabakia. Egun, Gipuzkoako hiriburuak 1.500 etxe ditu hutsik . 

Etxebizitzak hutsik dauden jakiteko, errolda ez ezik, ur eta gas kontsumoak ere begiratuko dituzte, baina salbuespenak egongo dira: pentsioak eta pisu turistikoak, ikasleei alokatzen zaizkien pisuak eta zaharren egoitzetan dauden pertsonen etxeak errekargu honetatik kanpo geratuko dira. Baita, oporretan erabiltzen diren bigarren etxebizitzak ere, beti ere, jabeek gutxienez 90 egun igarotzen badituzte pisu horietan.

Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren igoera hau urte hasieran jarriko da indarrean Donostian. Bihar ezagutuko dira neurri berri honen inguruko xehetasunak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitzen merkatua Zergak gaur