Gizartea -

Zergak

Fiskalak 6 milioi euroko iruzurra egitea leporatu dio Shakirari, artistaren aurkako beste auzi batean

Shakira azaroaren 20tik aurrera epaituko dute Bartzelonako Auzitegian, 2012 eta 2014 artean 14,5 milioi euroko iruzurra egiteagatik, Fiskaltzaren kereila baten ondorioz abiatutako auzian.

Shakira beslari kolonbiarra. Argazkia: EFE
Shakira beslari kolonbiarra. Argazkia: EFE
Shakira beslari kolonbiarra. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2018ko PFEZaren eta ondarearen gaineko zergaren aitorpenetan Ogasunari 6 milioi euro baino gehiagoko iruzurra egin izana egotzi dio Fiskaltzak Shakirari, horretarako paradisu fiskaletan egoitza duen sozietate sare bat erabilita.

Hala dio Ministerio Publikoak artista kolonbiarraren aurka duela hiru hilabete aurkeztu zuen salaketan (Miamiko etxean jakinarazi zion), eta horrek bide eman du Esplugues de Llobregateko (Bartzelona) epaitegi batek haren aurkako beste auzi bat irekitzeko, Ogasun Publikoaren aurkako bi delitu leporatuta.

Shakira azaroaren 20tik aurrera epaituko dute Bartzelonako Auzitegian, 2012tik 2014ra 14,5 milioi euroko iruzurra egiteagatik, Bartzelonako Delitu Ekonomikoen Fiskaltzaren kereila baten ondorioz abiatutako beste auzi batean.

Oraingoan, Ministerio Publikoak bere salaketan planteatzen du artista kolonbiarrak Ameriketako Estatu Batuetan duen bizilekutik ikertu gisa deklaratu ahal izatea bideokonferentzia bidez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona Delituak Espainia Iruzurrak albisteak Musika Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Jende ospetsua argazkiak Kolonbia Zergak gaur Kantariak