Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume bat hil dute labankadaz Madrilen, eta krimen matxista gisa ari da ikertzen Polizia

30 urte inguruko emakumea Villaberde barrutiko eraikin bateko eskaileretan aurkitu dute arma zuriz egindako zauriekin.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 urte inguruko emakume bat hil dute bart arma zuriz Madrilgo Villaberde barrutiko eraikin batean, eta Polizia krimen matxista gisa ari da kasua ikertzen.

Biktima eskaileretan aurkitu dute Doña Francisquita kaleko eraikin batean, arma zuriz egindako zauriak zituen, eta agenteak eta osasun zerbitzuak suspertzen saiatu badira ere, bertan hil da.

Polizia Zientifikoa krimen matxista gisa ari da ikertzen gertatutakoa.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Madril Matxismoa