Gizartea -

Lan gatazka

Hezkuntza Sailak Legebiltzarrean agertzea eskatuko du, eskola garraioaren lizitazio prozesua azaltzeko

Lehendakariak Hezkuntza Sailari eskatu dio "ahalik eta azkarren" argitzeko Gipuzkoako eskola ibilbideen zati bat Saileko aholkulari baten enpresari esleitu izana.

Jokin Bildarratz, Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE
Jokin Bildarratz, Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE
Jokin Bildarratz, Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak datorren astelehenean eskatuko du Jokin Bildarratz Sailburuaren agerraldia batzordean, Euskadiko eskola garraioaren lizitazio prozesu osoa azaltzeko, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.

Ostiralean Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan eztabaidagai izandako gaietako bat izan zen hori. Iñigo Urkullu lehendakariak berak eskatu zion Hezkuntza Sailari "ahalik eta azkarren" argitzeko Gipuzkoako eskola ibilbideen zati bat Saileko aholkulari baten enpresari esleitu izana.

"Gardentasunarekin dugun konpromisoa eztabaidaezina da, eta Administrazioarentzat lan egiten duten pertsona guztientzat ere hala izan behar du", gaineratu zuen Urkulluk, Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileari erantzunez. Azken honek "eskandalu handitzat" jo zuen esleipena.

Bestalde, Bildarratzek atzo adierazi zuenez, Gipuzkoako eskola ibilbideen zati bat Saileko aholkulari baten enpresari esleitzeak "ez du interes gatazkarik ekarriko"; izan ere, esan zuenez, esleitu zirenean oraindik ez zioten kontraturik egin.

Sailburuak defendatu zuenez, "Hezkuntza Sailak prozesu honetan emandako urrats guztiek babes eta euskarri juridiko osoa izan dute", EH Bilduren eta PPren galderei erantzunez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Eusko Legebiltzarra Lana albisteak Gizartea albisteak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Hezkuntza Umeak azken ordukoa Lan gatazkak gaur Eskola garraioa