Gizartea -

Ertzaintzaren ikerketa

Ertzaintza hilketaren hipotesia aztertzen ari da duela urtebete desagertu zen zornotzarraren kasuan

Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak Radio Vitorian egindako elkarrizketan azaldu duenez, "ikerketak aurrera egin du, eta hipotesi gisa planteatzen da, hipotesi posible gisa, atxilotu duten pertsona horren egilea izatea edo gutxienez hilketan parte hartu izana".

Zornotza (Bizkaia). Argazkia: Imanol Aragon
Zornotza (Bizkaia). Argazkia: Imanol Aragon
Zornotza (Bizkaia). Argazkia: Imanol Aragon

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza ustezko hilketaren hipotesi "posiblearekin" ari da lanean, Zornotzako (Bizkaia) bizilagun baten kasuan, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak azaldu duenez. Biktima 2022ko amaieratik desagertua dago, eta asteartean gizon bat atxilotu ostean, kasuarekin zerikusia duelakoan.

Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Erkorekak aipatu du gizon bat atxilotu zutela asteartean, eta haren etxea miatu zutela, Zornotzako bizilagunaren desagerpenarekin zerikusia duelakoan. Izan ere, 2022aren amaieratik ez dakite non dagoen biktima.

Sailburuak azaldu duenez, sumario-sekretua ezarri du epaileak, eta, beraz, "ezer gutxi aurreratu daiteke ikerketei dagokienez". Hala ere, ikerketa iazko amaieran desagertu zen "ustezko biktima" bati buruzkoa dela adierazi du, eta, "ordutik, ez dago haren arrastorik".

"Ikerketak aurrera egin du, eta hipotesi gisa planteatzen da, hipotesi posible gisa, atxilotu duten pertsona hori egilea izatea edo hilketan parte hartu izana, gutxienez, baina, hortik aurrera, ezer gehiago erantsi daiteke, ikerketa sekretupean dagoelako, baina aurrera jarraitzen du, instrukzioko epailearen zuzendaritzapean", adierazi du Erkorekak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Zornotza Eusko Jaurlaritza Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Erailketak Durangaldea azken ordukoa