Gizartea -
Garraioa
Bilboko metroaren zerbitzua normaltasunera itzuli da matxura batek atzerapenak eragin ostean
Matxura 08:30 aldera gertatu da San Inazioko geltokiaren orratz batean. Teknikariak "mekanismo konplexua" konpontzeko lanean ari dira, eta oraindik ez dute arazoa guztiz konpondu. Hala ere, dagoeneko ia ez da atzerapenik zerbitzuetan.
EITB Media
Bilboko metroan, San Inazioko geltokian, matxura bat izan da goizean, eta atzerapenak eragin ditu zerbitzu batzuetan, Bilbao Metroko iturriek jakitera eman dutenez. Dagoeneko ia ez da atzerapenik zerbitzuetan.
Metroko iturriek azaldu dutenez, matxura 08:30 aldera gertatu da San Inazioko geltokiaren orratz batean. Teknikariak "mekanismo konplexua" konpontzeko lanean ari dira, baina oraindik ez dute arazoa guztiz konpondu. Hala ere, tren guztiak martxan izan dira, eta zerbitzua eskaini dute.
Batez ere, Bilbotik kanpora abiatu diren zerbitzuetan atzerapen "txikiak" eragin ditu. Atzerapenak gehienez bost-hiru minutukoak izan dira.