Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Eskola garraioa, ekaitzaren ondorioak eta inbestidurarako negoziazioak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Haur batzuk oinez, ikastetxera bidean
Haur batzuk oinez, ikastetxera bidean
Haur batzuk oinez, ikastetxera bidean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 18, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Eskola garraioa: Eskola-garraioko enpresek gaur ekingo diote berriro zerbitzuari Araban eta Bizkaian, Hezkuntza Sailarekin etorkizunerako hobekuntza proposamenak egitea adostu ostean. Hezkuntza Sailak eta eskola garraioko enpresek elkarrizketari berriro ekitea erabaki dute, eta hurbilketa horren ondorioz, ikasturte hasieran bermatuta egon ez den zerbitzua berrezarriko da. 

- Ekaitzaren ondorioak: Larunbateko eta igandeko ekaitz bortitzen ostean, lasaiagoa izango da giroa gaur. Hori bai, Euskalmetek ez du baztertu arratsaldean zaparrada mardulak egitea, zenbait tokitan trumoitsuak. Atzo arratsaldean Nafarroako erdialdea eta ekialdea gogor kolpatu zuen ekaitzak. Aemeten arabera, metro koadroko 30-50 litro pilatu ziren bi orduan. 

- Inbestidurarako negoziazioak: Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek ziurtatu du espainiarrek argi hitz egin zutela hauteslekuetan, eta gobernu progresista egongo dela. Bien bitartean, PPk eta EAJk bilera dute gaur, inbestidurara begira akordioak ixteko helburuarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSOE PP Zer gertatu da gaur Bizkaian? Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Alerta meteorologikoak Hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua albisteak Denboraleak bideoak Pedro Sánchez bideoak Eguraldia Bilbao Gizartea Ekonomia Gaurko titularrak Albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Ekaitzak gaur Lan gatazkak Núñez Feijóo azken ordukoa Eskola-garraioa Araba