Gizartea -

HEZKUNTZA

Eskola-garraioa normaltasunera itzuli da Araban eta Bizkaian

Ikasleen senideak pozik agertu dira, zerbitzuan normaltasunera itzultzeak ekartzen dien lasaitasuna nabarmendu baitute, batez ere herri txikietan.

Ikasleak Bilboko ikastetxe baten atarian. Artxiboko argazkia: EFE
Ikasleak Bilboko ikastetxe baten atarian
Eskola-garraioko enpresak zerbitzua eskaintzen hasi dira, Jaurlaritzarekin elkarrizketari berriro ekin ostean

0:40

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskola-garraioko enpresek gaur ekin diote berriro zerbitzuari Araban eta Bizkaian, Hezkuntza Sailarekin etorkizunerako hobekuntza proposamenak egitea adostu ostean.

Ikasleen senideak pozik agertu dira, zerbitzuan normaltasunera itzultzeak ekartzen dien lasaitasuna nabarmendu baitute, batez ere herri txikietan.

Hezkuntza Sailak eta eskola garraioko enpresek elkarrizketari berriro ekitea erabaki dute, eta hurbilketa horren ondorioz, ikasturte hasieran bermatuta egon ez den zerbitzua berrezarri da Araban eta Bizkaian. 

Akordioa lortu ostean, enpresek aurreko ikasturtean eskaintzen zuten zerbitzu bera emango dute, orduko baldintza ekonomiko berdinetan. Era berean, Hezkuntza Sailaren eta enpresen arteko elkarrizketak eskola garraioaren baldintzak zehazteko oinarriak finkatuko ditu, beharrezkotzat jotzen diren balizko zuzenketak eginez.

Bestalde, Hezkuntza Sailak bete gabe geratu diren ibilbideen lizitazio prozesu berri bat abiatuko du laster, 2024-2025 ikasturteari begira.

Akordioaren aurretik, ostiralean, Ehige Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioak "premiazko" bilera eskatu zion Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Grebak albisteak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Lan gatazkak albisteak gaur Bizkaiko eskola-garraioa Umeak albisteak